Nabaria da sabanan lehen urratsak egiten ari zarela, bere indarraz jabetzen hasi den lehoitxo eme baten moduan. Agian, agertutako gaiak ez zenituen orain arte ezagutzen, edo oraindik ez duzu ikuspegi osoaren berri, baina lasai! Usnatuz hasi ginen lehoi eme handi guztiok.
Munduak ikasteko eta ingurua zalantzan jartzeko prest dauden pertsona gehiago behar ditu. Erreparatu zure inguruan gertatzen denari, informatu zaitez, entzun eta ekin. Zure sena esnatzen ari da, eta behin gustiz esna, ezerk ez zaitu geldituko!
Jolasa motz geratu zaizu? Gaiari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Hala bada, albiste onak ditugu! Sarean parte hartzun duten GGKEEk material ugari prestatu dituzte gai honetan eta beste hainbatetan sakontzeko aukera izan dezazun.
Kausa ekosozialekin sentsibilizatuta dagoen pertsona bazara, hau da zure lekua!
Bat egin nahi duzu gurekin aldaketarako bidean?