zure hegaldiak altura pixkat gehiago igo lortu behar du mundua zein anitza den perspektibaz ikusteko.¡.
Erantzunen arabera, arreta handiagoa jarri beharko zenioke zure inguruan gertatzen denari… Ez ote dituzu beste txoritxo batzuk buruan? Eta adi ibili, planetak behar zaitu eta!
Galdetu zeure buruari zer dagoen zure esku gizarte bidezkoagoak eta solidarioagoak eraikitzeko, pertsona guztiek Lurra den etxe komun honetan leku duina izan dezagun. Migrazioen arrazoiei buruz informatzera animatzen zaitugu, eta zure adibidearekin pertsona guztientzako mundu hobe bat eraikitzen laguntzera.
Jolasa motz geratu zaizu? Gaiari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Hala bada, albiste onak ditugu! Sarean parte hartzun duten GGKEEk material ugari prestatu dituzte gai honetan eta beste hainbatetan sakontzeko aukera izan dezazun.
Kausa ekosozialekin sentsibilizatuta dagoen pertsona bazara, hau da zure lekua!
Bat egin nahi duzu gurekin aldaketarako bidean?