CIVICUS Monitor erakundearen arabera, munduko biztanleriaren % 7 soilik bizi da oinarrizko askatasunak errespetatzen diren herrialdeetan, hala nola adierazpen, elkartze eta modu baketsuan biltzeko askatasunean.
Fenomeno horri “espazio zibikoaren itxiera” esaten zaio, eta maila globalean autoritarismoak ugaritu izanari erantzuten dio.
2025eko zifrak:
Aztertutako 198 herrialdeetatik 122tan, gizarte zibila eraso larrien pean dago.
Adi datuari: Estatu espainiarrak mugatuta dauka. Gure adierazpen eta mobilizazio askatasuna mugatzen duten legeak aldatzeko erronka dugu.
Eskubide zibilen urraketa sistematikoa gero eta normalizatuagoa da. Errealitate horri oso sentiberak gatzaizkio Euskadiko GGKEen Koordinakundean; izan ere, euskal GGKEek lan gehien egiten duten 13 herrialdeetatik 12k gune zibiko itxia edo errepresiboa dute: herrialde horiek Nikaragua, Guatemala, El Salvador, Peru, Mexiko, Kolonbia, Honduras, Kuba, Palestina, Senegal, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Mali dira.
https://monitor.civicus.org/